www.dropezframes.tv
 
Documento sin título

BURLATA 2008.06.06
30 urte bete dira jada 78ko San Fermin triste hartaz. German gogoratzeko herri ekimenaren barnean, burlatako kultur etxean, eginen den arte erakusketa-ren irekieran gure ikusentzunezko aportazioa ikusi ahal izango duzue txo!?ren esku.


DURANGO 2007.12.07
Beste urte bat Durangoko Atxo Fun Fun tabernan egon ginen the balde festan irudiak jartzen Makalaren soinuei jarraiki. Sesio itzela Makala! eta Berta eta Txo!? irudiekin maila mantentzen.


BILBO 2007.11.22
Euskadi Irratiak 25 urte bete zituen eta ospatzeko Peter Greenawayren ikuskizuna ekarri zuten. Ostean Dropezframes eta Fun-tsak-en eskura pasa zirenpantaila eta bafleak! Giro ederra sortu zelarik.


IRUÑEA 2007.10.11
Dropezframes&Fun-tsak remix Villareal. Javier Villarealek erakusketa berria inauguratu zuen irailak 28an; Paralelo 42-Paralelo 24. Osteguna 11an Dropezframesek+Fun-tsak erakusketan eskua sartu zuten, aretoan egin zutenikusentzunezko ekintza batez. Ikusi argazkiak


SANTANDER 2007.10.6
Aratx! Cantabria.Net Party-ra gonbidatu gintuzten txarla-atailer bat emateko. Bertan egonen zen txo!? Bideo Jartzaileak nola lan egiten duten azaltzen besteak beste.


TARRAGONA 2007.9.23
Aurten ere Festival Art-era gonbidatu gintuzten, itzel. Festibal honetan VJ ezberdin asko biltzen baita... bertan Pupita, Kowalsky, Rer eta beste hainbat vjkin bildu ginen.


MADRIL 2007.9.14
LDNM aldizkariak bere 25. alea aurkezten zuen, 5 urte eta 25 ale daramatzatelako gasolina gehio eskatzen. Txo!? bertan egon zen ladinamoko anaiekin El Patio Maravillas liluragarria irudiz janzten.


IRUÑA 2007.6.29
Oooohhh! Funtsakek bere espazio berria inauguratuko du ostiral honetan. Beraien Idei Biltegitik kaña sartzen jarrituko dute dudarik gabe.


UHARTE 2007.6.23
Buldain fundazioaren paretak kolore eta irudiz bete genituen san juan gauan... irudizko suteak ere saltatu genituen.


GASTEIZ 2007.3.31
Funtsak-ek emanaldi ederra eman zuen Gasteizko Helldorado aretoan THC eta El quinteto de la muerteren aktuazioen ostean. Gau osoa Funtsakekin dantzan!


VENEZIA 2007.3.30
La Kermés vj-dj Venezian egon ziren. Oraingoan Berta vj gehitu zen Ruso eta txo!?ren emanaldira Global Meeting-aren barruan. Cso Rivoltan irudi eta musika malandrak izan genituen!


IRUÑEA 2007.2.10
Dropezframesek badu beste partaide bat: Luka. Zorionak Qtsik ta Amaia.! Luka VJ petoa dator, bistan denez, bestela arduratuko gara.

Luka is in da jaus!


MEXIKO DF 2006.10.27-28
La Kermés Mexikora joan zen bere soundvideosystem formazioan. Ruso DJ eta txo!? VJ Multiforo Alician eta Auditorio Okupado Che Guevaran egon ziren besteak beste Oaxaca eta Atencon pairatu zutenen alde jotzen.
Mexico resiste!
info gehio


TARRAGONA 2006.9.23
Arte festibalean egon ginen irailan. Tarragonako parkean antolatu zen musutruk zen festibal hau. Arnolfini VJ bisualen antolaketan eta itzela montatu genuen azkenean. FXmovement bertan topatu genuen ere! Kultura debalde! biba!
info gehio


IRUÑA 2006.7.7
San Ferminetako gauan, Chit Chat Sex Band (eta beraiekin Qtsik, nola ez) Jito Alaien egon ziren, Front'on programazio barruan, kaña sartzen.


IRUÑA 2006.7.1
Uztailaren lehenbiziko larunbataren gaua luuuuuzea izan zen. 10 horas Non Stop jaia izan genuen Artsaia aretoan. Irudietan? Dropez, Berta eta Txo!?k non stopean.


UHARTE 2006.6.24
Huarte Buldain Fundazioak 2006ko topaketak antolatu zituen. Eta bertan Dropezframes eta Funtsaken lanak ikusgai egonen ziren Manolo Gil, Patxi Araujo eta Iñigo Burguerarenekin batera.


IRUÑA 2006.6
Funtsak-ek ekainerako programazio eskeintzen digu.
Kalitatezko DJ-VJ.
Hementxe


IRUÑA 2006.6.17
Jurl! Elektra eta Androgynous ez dira geldirik geratzen... ezta gu ere. Elektrohouse beste gau bat izan genuen irudietaz janzteko. Eskerrak Qtsik ere etorri zela azkenean bestela...


MADRID 2006.6.14
La Kermés taldearen diska aurkeztu genuen Ladinamon, eta bere kontzertu gehienetan izanen den bezala txo!? irudiekin egon zen, izan ere talde honetan VJ beste partaide bat izanen da.
www.lakermes.info


IRUÑA 2006.6.3
Nicollete tabernak bere 6. urtebetetzea betetzen zuen, Qtsik eta Txabik (funtsak) ikuskizun ederra montatu zuten.


IRUÑA 2006.5.20
Androgynous eta Elektrak beraien jai horietako hirugarrenarekin etorri ziren... eta nola ez... dropez ikustekoekin. Kalitatezko elektrohouse gaua.


BARNA 2006.5.6
Uh! Oh!. Urban Funkekoek arazoak izan dituzte eta bertan behera geratu zaie gabeko programazioa... eta gu harekin noski... snif.
info gehio


GASTEIZ 2006.4.27
Funtsakeko kideek Gasteizko gaztetxean izugarrizko jaia antolatu zuten San Prudentzioko jaiak zirela eta.
Ieuuuup!


IRUÑA 2006.4.26
Zelako muntai polita Qtsic-ek Nodiscekin batera antolatutakoa Akelarre tabernan... asteazken arrunt batean ere, bada zer ikusirik.


FRAGA 2006.4.21
Berriro ere Qtsik THC taldea irudiekin osatzen egon zen. Oraingo honetan La Linea festibalean, Huescaco Florida 135 aretoan.


ALICANTE 2006.4.15
Kreator vs Qtsik. Jada hamaika alditan elkarrekin egondako DJ eta VJ aurrez aurre egon ziren Metro aretoan.


HERNANI 2006.4.8
Qtsik-k ez du nahikoa eta Chit Chat Sex Bandaren parte ere bada... Kreator DJk gidatzen duen banda honekin egon zen Hernaniko Play aretoan.


IRUÑA 2006.3.31
Qtsik izan zen azkenengoan Urban Meeting Fest-ean, Kreatorekin batera... Reciclarte aretoan antolatzen da... tragoska artean eman zion!


FUNTSAK 2006.3
Gure funtsakeko anaiek (qtsik aka jero vj da bertan) beraien programazioa aurkeztu dute martxorako... han hemenka dabiltza mutiko hauek!
programazioa hemen


HERNANI 2006.3.17
Qtsik THC laguntzen egon zen Sagarrondotik festibalean...
Irudi sugerenteak house-jazz iruindarrarendako.
Txotx!!!


IRUÑA 2006.3.17
Elektra eta Androgynous The fashion party is over jaiaren bigarren txanda egine zuten... eta bertan txo!? irudiak jartzen, qtsik bukaerarako heldu ere... dropa zazu!!!


GIRONA 2006.3.10
Bertak Iruñean ematen zion bitartean Qtsik Gironan izan genuen THC taldea irudiekin laguntzen...


IRUÑA 2006.3.10
Berta Urban Meeting Fest-ean egon zen irudiak jartzen moda, piercing, arte, musika eta irudiak nahasten dituen festibal honetan. Sesio edeeeeerra!


LEKUNBERRI 2006.3.4
Qtsik gustoa hartu al dio 31ri? jurl! oraingoan No Problemeko urtemuga jaian egon zen kaña sartzen pare bat pantailetan.


IRUÑA 2006.2.17
Qtsik non stop. Gure VJ mugituena Singular tabernan egon zen poprock doinuen artean... bere saltsan? uhm...


LEKUNBERRI 2006.2.11
Qtsik 31 aretoan errepikatuko zuen larunbatean horretan, oraingo honetan gau luzeago bat izanik.


LEKUNBERRI 2006.2.4
Gure Qtsik Lekunberriko 31 aretoan ibili zen DJ Kreatorrekin batera... eta gero gerokoak ;)


ELORRIO 2006.1.21
Logela multimediakoek Ikus 06 VJ mostra antolatu zuten Elorrion. Logela eta bartzelonako Telenoika kolektiboekin batera egon ginen bertan.

+info: www.logela.org


DURANGO 2005.12.7
The Baldek japonen inguruko bere 25. ale berezia aurkezteko egin zuen jaian egon ginen. Tokyotik zuzenean ekarritako irudiekin egindako sesioa izan zen Makala DJren erritmo pean.


IRUÑA 2005.12.2
Elektra eta Androgynous-ek antolatzen duten festan egon ginen. Eta gurekin Miss Elektra, Undersound, Tobias Becker, Androgynous eta Boris Divider.


TOKYO 2005.11.3
Bai! Dropez asiara mugitu da! Tokyoko Dune tabernan egon ginen Caribbean Dandy Dj setarekin batera irudien kargu. Jamaikar erritmo Nipponak platerretan!


IRUÑA 2005.10.22
FUNTSAK gure anaiok haien Shakatak! festaren hirugarren edizioa egin zuten hainbat gauza ospatzeko. Kasu! Funtsak irudietan itzela bada pentsa Dropez osoak lagunduta!
Zorionak qtsik!!!


DURANGO
2005.10.15
Landako erakustazokan ospatu zen kontzertuan egon ginen, Sorkun, πlt, Betagarri, Kuraia eta Biok taldeen musikari irudiak jarriz. Izugarri! jendez gainezka eta antolaketa bikaina.


2005.10.14 Hiru bideo berri jarri ditugu gure bideo atalean


MADRIL 2005.9.24
Badirudi atzo egon ginela LADINAMOren 1. urteurrena ospatzen eta jada 2.arekin daude. Gogor ekiten diote gure lagunek kulturarentzako espazio beharrezkoa sortzen. Han egon ginen gure irudiekin.


LAUDIO 2005.9.3
Larunbat horretan Laudioko CORTA[r]TE bideo festibalean egonen ginen Laudioko Parkean. Sesio majo bat egiten funtsak eta dropezframes batera.


ALBERO BAJO 2005.8.6
MEMORA festibal bitxia da gero, nekazal iragana eta hirietako oraina nahasten ditu bere programazioan. Larunbatean egon ginen pantailak betetzen hainbat DJrekin batera. Hementxe bideo txiki bat.


OÑATI 2005.7.30
Jai hip hoperoa izan genuen kale erdian. MAKek ezin izan zuen etorri eta Kultur L.A.B. eta Bad Sound Systemek jarri zituzten errima eta erritmoak, dropezframesek irudiak. Jende gutxi baina jatorra.


MADRIL 2005.7.8
"Papa quiero ser un Vj" erakustaldiak Bideo jartzaile ezberdin bildu zituen Madrilen: Improbable films, Vj Guru, Vj Pupita, Txampa, [O_ó]<<<, BlinD eta Dropezframes, noski. Bideo Jartzaile andana jatorra.


MASNOU(BCN)
2005.7.3
Fascurt laburmetrai festibalaren inagurazioan egon zen txo!? irudiak jartzen Off.//tv [telenoika.NET] -rekin batera. Musika jartzen
DJ tito [abstrac beats]. Mobida polita kale erdian.


IRUÑA
2005.6.25
Zelako sesioa egin zuen Vj bertak miss elektra Djrekin batera Etxabean... Agur etxabe agur... hainbeste urte ondoren uzten dugu istorioaz betetako lokala.


IRUÑA
2005.6.15
Dropezframesek THC taldearen Seispuntonueve abestiarekin egindako bideoklipa aurkeztu zen Kalaska Espazioan. Bideo sekzioan duzue ikusgai.


ETXAURI 2005.05.10
Etxauriko jaiak direla eta egon zen kontzertuan rock doinu makarrei irudiak jarri genizkion gure qtsikren etxea den herritxo hontan. Eta larunbatan Arga ibaiaren jeitsiera eta kalderete egon zen!


DURANGO 2005.05.01
Maiatzaren lehenbiziko egunean Durangoko Kafe Antzokian egon ginen Metak disketxeak urtero antolatzen duen Metakjaian. Bertan Inoren Ero Ni, Zura eta πlt taldeen ostean DJ GLDR eta DJ Zikinekin bat ibili ginen lurrera erori artio!


IRUÑA 2005.03.18
Arrazakeriaren kontrako Begirada Anitzak jardunaldien barne, Munduko Ikusentzunezkoak deitutako saioa egin genuen Kalaskaren lokalean Txabi Funtsak DJrekin batera.


ZIZUR 2005.03.06
Zizurreko antzokian egon ginen THC taldearen bideoklip berria grabatzen. Ongi aguantatu zuten ba kameren aurrean. Orain muntaia abidan da...


IRUÑA 2005.02.12
Anaitasuna kiroldegian Gaztetxeen alde egondako kontzertuan irudiak jartzen egon ginen eskenatokiaren bi aldeetan zeuden pantaila parean... Jauko Barik, THC eta Beberen abestiak irudiz janzten... eta ongi jantzi ere... jendea gustora, gu ere eta kiroldegia goraino.


Yija!!! 2005.01.08
Katxarro berria eskuratu du Dropezframesek... prestatu zuen erretinak!

DONOSTIA 2004.12.17
Entzun! aldizkariak Bukowsky tabernan egindako jaiaren rock erritmoei jarri genizkien irudiak.

DURANGO 2004.12.04-05
Durangoko azokarekin bat antolatu ziren The Balde eta Entzun! aldizkarien jaietan egon ginen proiektatzen.

IRUÑA 2004.10.21
"Beste Irtenbidea Posible da" erakusketa kolektiboan bideolana aurkeztu genuen.
Ikusi bideolaburpena
hemen.

IRUÑA 2004.10.19
Iruñeko Ensayo tabernan sesioa egin genuen; bertan prestatzen gabiltzan bideogaleriaren aurrerapen moduan.

BERLIN 2004.10.02
Berlinen egon ginen Good Staff produktoraren showcase batean, Nkid-ekin batera irudiak nahasten.

MADRIL 2004.09.11
Ladinamoren 1.urteurrena dela eta Madrilen duen lokalean egindako jaian ere egon ginen.

ARANDA DE DUERO 2004.08.20-21
SONORAMA festibaleko bisualak egin genituen... talde guztiekin bai, luzea gero.

eta beste hainbat gauzak izan direnak hau baino lehen...